viernes, 13 de diciembre de 2013

GURE AURKEZPENAREN EGUNA....IRRIKAK, URDURITASUNA ETA HITZ EGITEKO GURA!!!

Gaur GURE AURKEZPENAREN EGUNA heldu da!!, eta sentsazioak desberdinak izan dira.

Alde batetik, urduri egon gara gura lanaren aurkezpena nola aterako zitzaigunaren inguruan bueltaka. Horrela, hainbeste egun gaia prestatzen egon ondoren, gainerako kideen aurrean azalpen on bat eman nahi genuen eta haiei guk egindako lan guztia erakusteko aukera izatea.

Beste aldetik, poztasun sentimendua izan dugu, izan ere, lana oso landua geneukala genekien eta beraz, besteei gustatuko zitzaielakoan geunden.

GURE GAIAREN AURKEZPENA:

Gure gaia, Eskola 2.0  eta Teknologia Berriak izan da.

JARRAITUTAKO DINAMIKA:
  1. Prezi-ren bidez gaiaren azalpena eman.
  2. Eskolan balibide hauek nola erabiltzen dituzten ikusi (bideoa) --> Kanpazar Ikastola (Portugalete)
  3. Ikaskideekin ariketa praktikoa: teknologia berrien alde onak eta txarrak hezkuntzari begira
  4. Eskolan baliabide hauek erabiltzen dituzten ikasleen iritziak (bideoa) --> Kanpazar Ikastola (Portugalete)
  5. Taldeko Blog-a eta Sites-a eta honen antolamendua erakutsi
LANDUTAKO GAIAK:
  • Teknologia berriak 
    • Teknologia berriak gazteen artean
    • Teknologia berriek sortutako arazoak
    • Teknologia berriek sortutako arazoak saihesteko neurriak
  • Eskola 2.0
    • Zer da.
    • Erabilitako baliabideak
    • Zertarako balio du
    • Ikasteko metodoaren aldaketak denboran zehar
    • Eskola 2.0 dituen abantailak eta desabantailak
ERABILITAKO BALIABIDEAK

Aurkezpena egiteko ahozko azalpenaz aparte, beste motatako baliabide batzuk ere erabili ditugu, hauek guztiak "Ideiak  Sarean" gure taldearen Sites-ean sartuta daude, izan ere, lana bertan eginda dago. Hala ere, ondoren, horietako batzuk ipinita daude:

 IDATZIZKO TXOSTENA




PREZI


Hona hemen praktiketan teknologia berriak eta Eskola 2.0 -ri buruz egindako prezi-a.
Espero dugu zuen gustokoa izatea eta ulerterraza eta zuentzat interesgarria izatea!!!!!!


PICTURE TRAIL






GLOGSTER





Aurrean aipatu bezala, gure amaierako lana guztiz osatua dago IDEIAK SAREAN SITES-EAN. Hori izan da, lana garatu dugun lekua beraz, hori begiratzera gonbidatzen zaituztegu, honako linkan klik eginez.

https://sites.google.com/site/ideiaksarean/sarrera

ESPERO DUGU GURE AURKEZPENA ETA LANA GUSTATU IZANA!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario