jueves, 19 de diciembre de 2013

BUKATU DA, AMAITU DA..... AZKEN EGUNA HELDU DA!!

Informazio eta komunikazio teknologiak ikasgaian egindako ibilbidea laburra izan den arren oso intentsoa eta aberasgarria izan da.

Klaseko lehen egunean, taldeak osatu ostean, Bloga eraikitzen hasi ginen eta baita baliabide honetan pixka bat arakatzen ere. Baliabide honetaz gaian beste batzuk ere ezagutu genituen eta haiekin lan egiten aritu gara, hala nola, Glogster, Delicious, Sites....

Modu berean, Blogean lan egiteaz aparte, Sitesean proiektu bat burutzen egon gara. Taldeka, bakoitzak bere gaia aukereatu zuen eta gure kasuan Teknologia Berriak eta Eskola 2.0 aukeratu genuen.

Proiektu hau, klasean bertan aurkeztu dugu eta horretarako baliabide desberdinetaz baliatu gara azalpena askoz ulergarriagoa eta erakargarriagoa izateko: Prezi programa, bideoak, txostena..... Gainera, proposamen bat sortu genuen klasean gaia azaltzeko, horrela azalpen teorikoaz aparte taldekideekin dinamika bat planteatu genuen klasean, askoz deigarriagoa izateko azalpena.

Horrela, guztia kontuan hartuz, erabaki dugu ikasgaiari amaiera on bat emateko hausnarketa orokor bat egin ahal izan dugula, beraz, hona hemen ikasgaiaren inguruan gure iritzia:

"Informazio eta komunikazio teknologiako klaseak amaitu dira, oporrak hemen daude!!

Lan handia egin ostean, atseden pixka bat hartzeko denbora heldu da. Hala ere, honek ez du esan nahi klasean landutako guztia ahaztu behar dugunik, dena praktikan jartzeko momentua iritzi da; pixkanaka- pixkanaka bide berri bat eraikiz.

Gure kasuan, adibidez, gauza asko praktikan jartzeko aukera izango dugu gauza pila bat ere ikasi baitugu. Horrela, esan dezakegu ikasgai hau oso baliagarria iruditu zaigula, etorkizunean irakasle izango garenean gauza hauetako asko aplikatzeko eta erabiltzeko parada izango dugulako.

Modu berean, eduki berriak ikasteaz gain, lan egiteko metodologia berrak erabiltzen ere ikasi dugu, izan ere, baliabide desberdin ugari erabili ditugu gure lana aurrera eramateko.

Gainera, talde moduan orokorrean ondo aritu gara, bakoitzak modu desberdinean ekarpenak egin dituelako eta hori dela eta, lana oso aberasgarria suertatu da.

Beraz, laburbilduz ikasgai honekin asko ikasteko aukera izan dugu eta hortaz, oso pozik gaude lortutako emaitzarekin."
 


No hay comentarios:

Publicar un comentario