viernes, 29 de noviembre de 2013

Lanarekin jarraitu!!!

Gaur bidaldutako lanarekin jarraituko dugu!

Zenbait eginkizun ditugu gaur ere,  beraz haz gaitezen!!

Lehenengo, gure Sites-ean Eskola 2.0 buruzko informazio gehiago bilatzen jarraituko dugu: programa honen alde txarrak eta alde onak; baliabideak; erabilera; eragina; formakuntza... Izan ere, programa berri honek etengabeko berrikuntzak dakartza eta aurrerapauso garrantzitsu bat da, horregaitik gaiaren inguruan informazioa bilatzea eta aztertzea oso baliogarria eta interesgarria dela iruditu zaigu.

Horrerarako, gaiari buruzko iturri bibliografiko desberdinak aurkitu eta informazio hori aztertu egingo dugu, gure aurkezpena interesgarria eta programa honen ezagutzak hobetzeko asmoz.

Ondoren, lana bukatuta,  gure aurkezpena planifikatuko dugu. Gure helburua aurkezpen dinamikoa egitea da, horretarako zenbait baliabide erabiliko ditugu eta parte hartzea sustatuko dugu gure ikaskideei interesa pizteko asmoz. Lehenego gure gaia tentuinguruan kokatuko dugu, beraz, Eskola 2.0-ri buruzko informazio gehigarria eskainiko dugu. Jarraian, programa berri honek izan duen eragina aurkeztuko dugu eta horretarako, guk egindako bideotxo bat jarriko diegu. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu Eskola 2.0 ko alde onak eta txarrak aipatzea, beraz, gure ikaskideak gaian murgiltzeko eta bere ezagutzak sakontzeko dinamika txiki bat planteatu egin dugu.Azkenik, ondorioak aterako ditugu.

Honetaz aparte, Blogean jarritako gai desberdinak garatu eta sakonduko ditugu.

Lana badago beraz, denbora galdu barik jarraitu dezagun!!

jueves, 28 de noviembre de 2013

Atzera begira, egindakoari buruz hausnartuz...

"Informazio eta komunikazio teknologiak" izeneko ikasgaia gure klaseko ordutegian ikusi genuenean, klasean orain arte Bigarren Hezkuntzan izandako informatika irakasgaiarekin erlazionatu genuen, hau da, betidanik egindako ariketekin: Power Point-ak diseinatu, Word-en propietateak ikasi, argazkiekin jolasteko oinarrizko programak (paint, gimp)….

Unibertsitatean ikasgai honen lehenengo eguna igaro eta gero hasierako ikuspuntu hau guztiz aldatu zitzaigun, izan ere, ohartu ginen informatika ikasgaiaren bidez gauza askoz gehiago ikasiko genituela, eta horiek guztiak gure etorkizunari begira oso baliagarriak izango zirela, eta hori da azkenean gure helburua: unibertsitatean igarotako urteetan ikasitakoa erabilgarria suertatzea etorkizunean baita gure bidea irakasle moduan aberastea.

Orain arte egindakoa kontuan hartuta, esan dezakegu egunero zerbait berria ikasteko aukera izan dugula, bai gure taldean egindakoaren bidez bai beste taldeek egindako lanari esker. Horrela, Magisteritzan hain famatua den esaldiak dioenez “Gauzak egiten ikasten da hoberen”, eta hau lehenengo pertsonan bizi izan dugu, izan ere, praktika saioetan etengabe aritu gara ikasitako eduki eta informatika baliabideak etengabe erabiltzen horiei buruz pila bat ikasiz.

Modu berean, edukia teorikoak eta praktikoak ikasteaz gain, pertsonalagoak eta izaeran eragin handiagoa daukaten balioak ere ikasteko aukera izan dugu. Esan dezakegu, egunero egindako lanei esker taldean lan egiten gehiago ikasi dugula. Batzuetan pentsatzen dugu taldean lan egitea ez dela hainbesterako, edonork egin dezakeela eta ez direla inolako arazorik sortzen, baina ez da guztiz egia esaldi hori, izan ere, iritzi desberdinak, lanak egiteko modu diferenteak topatu egiten dira taldean aritzean, eta beti ez da erraza izaten akordio batera heltzea. Horrela, honetan trebatzeko aukera eman digu ikasgai honek.


Gainera, bestelako balore batzuk bereganatu edota gehiago landu ahal izan ditugu, esaterako, besteekiko errespetua, parte-hartzea, besteen iritziak onartzea… Beraz, asko izan da orain arte ikasi ahal izan duguna eta seguru gaude falta zaizkigun asteetan are gehiago ikasteko aukera izango dugula.

Euskera mundiala, anitza... guztion eta norberaren bizitzan!!

Euskararen Nazioarteko Eguna: #mundiala  






Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzeko kanpaina euskara mundiala dela erakustera dator aurten, eta etorkizunerako erronka erabileran dagoela azpimarratu nahi du. Sare sozialak erabiltzeko gonbidapena egin da aurten, euskara mundiala dela ez ezik, munduan dagoela ere azaltzeko: #mundiala izango da traola.


Euskara, twitterren dauden 35 hizkuntzetako bat da. #mundiala kanpainarekin, euskararen erabilpena sarean bultzatu nahi da, eta, bide batez, munduan dabiltzan ia 1.000.000 euskaldunak identifikatu nondik nora dabiltzan, eta nola dauden konektatuta ikusi.

Hemen agertzen den munduko mapak jasoko du nork nori bidaltzen dion mezu bat, eta mapan argiak dauden puntuetan euskaldunak daudela esan nahiko du. http://mundiala.net/





RSS SINDIKAZIOAK


Zenbat aldiz entzun ditugu RSS siglak eta bere esanahia jakin ez? Seguruenik askori gertatu izan zaigu entzun eta horren inguruan bilatu nahi izatea, baina azkenean nahi hori bertan behera geratu. Taldekideoi gauza bera gertatu izan zaigu eta horregatik erabaki dugu aurkitutako informazioa labur-labur azaltzea, arazo hau daukatenek ere bere nahia asetzeko.


Zer da RSS?


RSS (Really Simple Syndication edo Rich Site Summary), datuak XMLan egituratzeko formatu bat da eta Interneteko gune batean dagoen informazioa automatikoki eskuratzea ahalbidetzen du. Edukiak banatzeko modu honi sindikazioa deritzo. Sindikazioak, nabigatu gabe informaziora iristea  suposatzen du; horrela, aukeratutako informazioa guztia ordenagailuaren idazmahaian gaurkotuta izanik.


Honen bitartez, interesatzen zaizun informazioren bilaketetarako harpidetza egiteko aukera izango duzu eta bilaketa horrekin zerikusirik duen berritasunen bat dagoen bakoitzean ohar bat jasoko duzu; era honetan, gune bat edo batzuetako berritasunak modu arin eta eroso batean lortzerik izango duzu, gune horietara jo gabe.


Gai honen inguruan informazio gehiago lortu nahi izatekotan, orrialde honetan aurkituko duzu:

http://www.euskadi.net/r33-2288/eu/contenidos/informacion/laguntza_rss_bilaketak/eu_lg_rss/laguntza_rss.html


Lanarekin jo ta ke, ia ia bukatu arte!!!

Gaur klasean ariketa berri bat egitea proposatu digu irakasleak.

Ikaskide guztioi termino batzuk aurkeztu dizkigu eta horien inguruko informazioa bilatzea eskatu digu. Horretarako talde bakoitzari termino bana tokatu zaio, gure kasuan bi taldek termino bera. Behin hauek bananduta, horien inguruko informazioa bilatu behar izan dugu: zer dira?, zein da jarioa?....
Esan bezala, gure terminoa bi taldeek daukatenez elkarrekin partekatu dugu jasotako informazioa, ez errepikatzeko eta bakoitzak ulertutako ikuspuntua partekatzeko. Definioa eta informazioa bilatu eta landu ondoren, taldekide bakoitzak bere terminoa azaldu egin du gainerako ikaskideen aurrean, horrela, guztiek horien inguruko ezagutza minimo bat izateko.

Aurrean aipatutako ariketa honetaz aparte, hiruhilabete honetan egin beharreko lana zein izan den laburtu du irakasleak eta nora heldu behar garen esan digu. Horretarako, lana bukatzeko zein pausu jarraitu behar ditugun aurkeztu ditu, ondoren, talde bakoitzak bere lana klasean aurkeztu beharreko data zehaztu dugu.

Guzti hau egin ondoren, berriro lan indibidualari ekin diogu eta gure blog-arekin lanean jarraitu dugu. Hortaz, sarrera berriak egin ditugu eta sites-ean lantzen ari garen proiektuaren inguruan informazioa bilatzen egon gara.


viernes, 22 de noviembre de 2013

Jakin minak bultzatuta, lanean gehiego murgilduta

Gaurko klasean, blogarekin eta sitesarekin lanean jarraitu egin dugu.

Blogari dagokionez, sarrera berri batzuk gehitu egin ditugu, adibidez, atzo UPVko kanpusetan egondako LOMCEren aurkako kontzentrazioen inguruan.

Gainera, sitesean ere aurrepenak egin ditugu, hala nola, gaiaren sarrera aurkeztu dugu, orrialde berriak sortu ditugu, bertan lanaren inguruko informazio eta atal berriak gehitzeko aukera izateko.... Modu berean, gaiaren inguruan lan egiten hasteko informazioa bilatzeaz gain, teknologia berrien erabilera aprobetxatuz, argazki album bat egin dugu "Picture Trail" web gunearen bidez http://www.picturetrail.com/

Aurrean esan bezala, informazioa biltzen, irakurtzen, aztertzen, aukeratzen, sintetizatzen.... egon gara lanean nola antolatu dezakegun erabakiz.


LOMCE- ri garrasika UPV-ko Kanpusetatik

Pasaden bi egunetan, azaroak 21 eta 22an, Bizkaiko eta Gipuzkoako kanpuseko ikasleak LOMCE-ren aurkako grebarara elkartu egin ziren. Horrela, UPV-ko ikasleen kontseiluak kontzentrazioak konbokatu egin zituen unibertsitate aurrean 12etan.

Modo honetan, Ikasle Abertsaleek, konbokatutako grebetara, Bilbon, unibertsitateko ikasleak ez ezik, bigarren hezkuntzako eta hezkuntza profesionaleko ikasleak ere batu zaizkie. Hauek haien kezkak azaldu dituzte erreforma berri honek hezkuntzaren etorkizunean izango dituen eraginen eta ondorioen inguruan.

Hezkuntza erreforma, José Ignacio Wert ministroak bultzatua, atzo Senatuan onartu egin zen eta hori izan da hain zuzen ere atzoko mobilizaioen sortzailea.

Bilbon ez ezik, Araban eta Gipuzkoan ere, unibertsitaeko, bigarren hezkuntzako eta hezkuntza profesionaleko ikasle asko bildu egin dira erreforma honen aurka egiteko.

lunes, 18 de noviembre de 2013

Eskola Berria

Interesgarria izango zaizuelakoan, Eskola berriaren inguruko bideo bat gehitzen dugu jarraian:




Honen inguruan hauxe da guk egindako hausnarketa:

Egia esanda bideoan ikusi ditugun gauza asko berriak egin zaizkigu eta hainbat gauza ikasteko balio izan zaigula uste dugu, esate baterako, eta bideoan ikusi den bezala, eskolan mikro-espazio bereziak sortu beharko lirateke, ohiko espazioak baztertuz.

Gainera, eta hau oso erakargarria iruditu zaigu, eskolan bideoan agertzen diren aldaketak eginez gero, balio-aniztasuna eta funtzionalitatea bultzatuko lirateke, gaur egun ahaztu ohi ditugunak.

Horrela, konturatu ahal izan gara, gaur egungo eskolak ohiko eskolarekin konparatuz desberdintasun handiak dituela diogun arren, zenbait gauza beti bezala jarraitzen dutela, eta hori ez da bat ere egokia ikasleentzat. Beraz, aldaketak egiten hasi beharko ginateke, hezkuntza arloan hobekuntzak lortzeko.

Modu honetan, bideoan agertzen diren gauza gehienak gustatu izan zaizkigu, benetan interesgarri eta erakargarriak iruditu baitzaizkigu. Gehien gustatu zaizkigun gauzen artean, espazio handi bat espazio desberdinetan banatzeko dauden aukerak ikustea izan da.

Horrez gain, espazioen malgutasuna ikasleen esku jartzea oso interesgarria iruditu zaigu eta baita estimulazio sentsorialerako gela berriak prestatzea eta elkarlanerako guneak eskaintzea ere.

Gure ustez, bideoan agertzen diren aurrerapenek abantaila handiak ekarri ahal dizkiote hezkuntzari. Alde batetik, elkarlana eta sormena pizten ditu, horretarako espazio aproposak eskaintzen dituelako. Bestetik, haurren motibazioa handituko litzateke, eta beraz, baita haien ikasteko gogoa ere.

Horrela, aurrerapen hauen bidez, ohiko eskola eta eskola berriaren arteko desberdintasunak agerian geldituko lirateke behingoz.

Beraz, laburbilduz, ahaleginduz gero aldaketa nabarmenak lor daitezke gaur egungo eskoletan, umeen ikaskuntzarako baliagarriak izan daitezkeenak. Gogoratu beharrekoa da umeak direla garrantzitsuenak hezkuntzan eta haien aurrerabiderako gure esku dagoen guztia egin behar dugu, eskolak, eta orokorrean irakaskuntza, berrituz haien hezkuntza ahal den neurrian hobetzeko.

viernes, 15 de noviembre de 2013

Baliabide berriak deskubritzen!!

Gaurko klasean gure proiektua garatzeko baliabide berriak erakutsi dizkigu irakasleak. Horrela, Glogster eta Delicious izeneko programak ezagutu ditugu eta horiekin lanean aritu gara saio osoan zehar.

Aipatutako lehenengo teknikari esker, Eskola 2.0- ren horma-irudi bat egiteko aukera izan dugu, bertan gai honen ideia nagusiak eskainiz.
Delicious-ek, aldiz, gure taldeak interesgarriak ikusten dituen linkak gainerako pertsonekin konpartitzeko aukera eskaintzen du, eta horretan ere aritu gara gaur.

Horrela, bi programa hauek ezagutzea oso interesgarria iruditu zaigu, baita etorkizunari begira ere. Horrela, oso egokia deritzogu gero eta programa edo baliabide gehiago ezagutzeari, lanak egiteko, aurkezpenak prestatzeko, informazioa konpartitzeko... modu desberdin asko ari baikara deskubritzen.


jueves, 14 de noviembre de 2013

Motibazioa

Motibazioa gauzak egitera bultzatzen gaituen inpultsoa da eta bizitzako arlo guztietan du eragina. Hezkuntzan motibazioak eragin handia duela aztertu dugu eta honi buruz aztertzea erabaki dugu.
Azken aldian, oso ohikoa da umeek klasean duten arreta faltari buruzko arazoei buruz kontu desberdinak entzutea. Arreta falta hori ordea, ez da bizitzako beste arloetan hautematen, beraz, ume horiek ez dute arreta faltaren gaixotasunik, klasean azaltzen zaizkien kontzeptuekiko arreta falta besterik ez dute.
Guk uste dugu teknologia berriak hezkuntzan sartuz gero, umeei interesa piztuko zaiela eta motibazio horrek klasean lantzen diren kontzeptuen ulermena erraztuko duela.

Murrizketarik ez!!!

Gaur egun, murrizketen eraginez hezkuntza sistema kaltetuz doa eta horren biktima bakarrak ikasleak dira. Gure aitite eta amonen garaira bueltatzen ari gara, non eskola dirudunen gauza besterik ez zen, haien ametsetan zegoena eta sorte bazuten disfrutatzeko aukera izango zutena.

Badirudi berriro horrelako garaiak nahi dituztela eta ikasleak eskolara joatera motibatu eta bultzatu beharrean, hau da, bide zabala eta erraza eraiki beharrean, txikitzen ari garela bide hori, oztopoz betetzen... eta beraz, bertara joan daitekeen ikasleen kopurua gero eta gehiago murrizten.

Hori ez da guk nahi duguna, ez guretzat ez gure atzetik etorriko diren gazteentzat, beraz, guztiok batera egoera honetatik ateratzen ahalegindu behar gara eta eskola guztiok disfrutatzeko leku batean bihurtu!!.