lunes, 18 de noviembre de 2013

Eskola Berria

Interesgarria izango zaizuelakoan, Eskola berriaren inguruko bideo bat gehitzen dugu jarraian:




Honen inguruan hauxe da guk egindako hausnarketa:

Egia esanda bideoan ikusi ditugun gauza asko berriak egin zaizkigu eta hainbat gauza ikasteko balio izan zaigula uste dugu, esate baterako, eta bideoan ikusi den bezala, eskolan mikro-espazio bereziak sortu beharko lirateke, ohiko espazioak baztertuz.

Gainera, eta hau oso erakargarria iruditu zaigu, eskolan bideoan agertzen diren aldaketak eginez gero, balio-aniztasuna eta funtzionalitatea bultzatuko lirateke, gaur egun ahaztu ohi ditugunak.

Horrela, konturatu ahal izan gara, gaur egungo eskolak ohiko eskolarekin konparatuz desberdintasun handiak dituela diogun arren, zenbait gauza beti bezala jarraitzen dutela, eta hori ez da bat ere egokia ikasleentzat. Beraz, aldaketak egiten hasi beharko ginateke, hezkuntza arloan hobekuntzak lortzeko.

Modu honetan, bideoan agertzen diren gauza gehienak gustatu izan zaizkigu, benetan interesgarri eta erakargarriak iruditu baitzaizkigu. Gehien gustatu zaizkigun gauzen artean, espazio handi bat espazio desberdinetan banatzeko dauden aukerak ikustea izan da.

Horrez gain, espazioen malgutasuna ikasleen esku jartzea oso interesgarria iruditu zaigu eta baita estimulazio sentsorialerako gela berriak prestatzea eta elkarlanerako guneak eskaintzea ere.

Gure ustez, bideoan agertzen diren aurrerapenek abantaila handiak ekarri ahal dizkiote hezkuntzari. Alde batetik, elkarlana eta sormena pizten ditu, horretarako espazio aproposak eskaintzen dituelako. Bestetik, haurren motibazioa handituko litzateke, eta beraz, baita haien ikasteko gogoa ere.

Horrela, aurrerapen hauen bidez, ohiko eskola eta eskola berriaren arteko desberdintasunak agerian geldituko lirateke behingoz.

Beraz, laburbilduz, ahaleginduz gero aldaketa nabarmenak lor daitezke gaur egungo eskoletan, umeen ikaskuntzarako baliagarriak izan daitezkeenak. Gogoratu beharrekoa da umeak direla garrantzitsuenak hezkuntzan eta haien aurrerabiderako gure esku dagoen guztia egin behar dugu, eskolak, eta orokorrean irakaskuntza, berrituz haien hezkuntza ahal den neurrian hobetzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario